Kanpo Programa eta Proiektuak
Programas y Proyectos externos
Atal honetan ikastetxeak parte hartzen duen kanpo programa eta proiektuak aurkituko dituzue. Horietako bakoitzaren gainean klik egin dezakezue informazio gehiago lortzeko.
En esta sección encontraréis los programas y proyectos externos en los que participa el centro. Podéis pulsar sobre cada uno de ellos para obtener más información.
Eraldatzen programa
Programa Eraldatzen
Programa horren helburu orokorra da hezkuntza-arrakasta sustatzea, ikasleen garapen pertsonal eta sozial ahalik eta handiena lortzen laguntzeko baliabide gisa. Horretarako, proiektu estrategiko bat ezarri eta egikarituko da.
Gure kasuan, metodologia aktiboak ezartzea, sistematizatzea eta eskola kultura bilakatzea dugu helburu. Horretaz gain, elkarbizitza positiboaren indartzea eragin nahi dugu hainbat ekintza zuzenen bidez.
Gizarteak eta derrigorrezko hezkuntzak (gizarteko parte, hori ere), biek ala biek aniztasunari aurre egiteko duten moduetako baten berri ematen duen kontzeptua, horixe dugu inklusioa; praktikan, zera esan nahi du: orain arte hezkuntza-komunitateak ikaslerian baino ardaztuak ez zituen konponbide pedagogikoak eskola-testuinguru arruntera eraman behar dituela.
Eskola inklusiboaren kontzeptua alderdi anitzeko deskribapen batetik abiatzen da, ezinezkoa baita, sintesi moduko bat egin nahirik ere, kontzeptu horri ertz bakar batetik heltzea; aitzitik, irazki moduko bat da, hezkuntza-eredu berri baten oinarri: denentzako eskola, ahalik eta garapen pertsonal handiena lortzeko. Eta, bistan denez, gero eta elementu gehiago jardun aldi berean elkarrekin lanean, orduan eta solidoagoa izango da eskola inklusiboa. Egitasmo mardulagoa izango da, bai, baldin eta hezkuntza- komunitate osoak hartzen badu parte hari buruzko gogoetan eta denen artean aztertzen badituzte eskola-komunitatean bertan egindako urratsak.
La inclusión es un concepto que hace referencia al modo en que la sociedad, y la escuela obligatoria como parte de ella, deben responder a la diversidad; supone en la práctica trasladar el eje de la respuesta educativa, hasta ahora focalizada únicamente en el alumnado, al contexto escolar ordinario.
El concepto de escuela inclusiva parte de una descripción multifactorial, no puede abarcarse desde una única dimensión que la sintetice sino que se entiende como una especie de urdimbre que sustenta una educación nueva, la escuela para todos y todas para lograr el máximo desarrollo personal. Su existencia será más sólida cuantos más elementos actúen simultáneamente de manera intencional. Será más consistente si es fruto de la reflexión compartida por toda la comunidad educativa y de la valoración de los avances experimentados en la propia comunidad escolar.