CEIP Miguel de Cervantes HLHI 


Ariznabarrako auzo eskola

Helbidea/Dirección: Calle Ariznabarra Kalea s/n, 01007 

Vitoria-Gasteiz

Telefonoa/Teléfono: 945 187 073 

E-maila: 010076aa@hezkuntza.net 

Ariznabarra eskola irratia

2023-2024 matrikulazio kanpaina.mp4

Ongi etorri gure eskolara, aurrera!

Bienvenidas/os a nuestro colegio, ¡adelante!

Egin "klik" bideoan eta sartu gure eskolara.

Haz "Click" en el vídeo y entra a nuestro colegio.

AZKEN BERRIAK / ÚLTIMAS NOTICIAS

Zeramika itzuli da gure eskolara

Ha vuelto la cerámica a nuestro colegio

6.mailako ikasleek natur inguruneak ikertu nahi dituzte haien proiektu berrian. Horretarako, landare batek bizitzen dituen fase guztiak ikertu nahi dituzte. 

Ontzi zeramiko bat sortuko du ikasle bakoitzak gure zeramika gelan, bertan hazia landatu eta prozesua ikertu ahal izateko. 

El alumnado de sexto va a investigar los espacios naturales en su nuevo proyecto. Para ello, quieren ver y vivir cómo son todas las fases del crecimiento de las plantas.

Cada alumna/o, va a crear un cuenco cerámico para poder plantar una semilla y poder vivir el proceso.

Proiektuko jolas pizgarria egin dute basoan 4.mailako ikasleek.

El alumnado de curto realizó el juego incentivador para su nuevo proyecto

(2024-01-02)

4.mailako ikasleak basora atera ziren aurreko astean egingo duten proiektu berrirako jolas pizgarria egitera; horretarako, talde lanean aritu ziren, hausnarketa kolektiboak egin zituzten eta natur ingurunean disfrutatzen aritu ziren. 

El alumnado de cuarto salió al bosque a realizar el juego incentivador para dar inicio a su nuevo proyecto. Para ello, trabajaron en grupo, hicieron reflexiones grupales y disfrutaron de la naturaleza.

Basora sartu aurretik egingo dutena planeatzen

Planeando en clase el trabajo que van a relizar en el exterior

Ikasturte berria: ongi etorri!

Nuevo curso escolar: ¡Bienvenidas/os!

Ikasturte berria irailaren 6an hasiko dugu aurkezpen egunarekin. Irakasle taldea, ordea, irailaren 2an hasiko da lanean ikasturte berri hau prestatzeko. 


Comenzaremos con el nuevo curso el 6 de septiembre con el día de presentación. El profesorado, en cambio, empezará el día 2 para dejarlo todo preparado. 

Udako oporren aurretik azken eguna: ekainak 21

Gogoratu irailaren 6an itzuliko garela aurkezpen egunarekin 10:00etatik 12:00etara bitarte!


Último día antes de las vacaciones de verano: 21 de junio

Recordad que volvemos el 6 de septiembre con el día de presentación de 10:00 a 12:00 de la mañana. 




Haur Hezkuntza guztiaren irteera

Excursión de Educación Infatil

(2024-06-14)

Ikasturteko azken irteerak

Excursiones finales del curso

6.mailako ikasleek Sobronera egin dute irteera, 1.mailakoek Armentia parkera, 2.mailako ikasleek aldiz, Murgiara, ... Denek asko disfrutatu dute ikasturteko azken momentu hauetaz.

Azoka handia igande honetan

Gran mercadillo este domingo


Igande honetan azoka handia egingo dugu eskolan eta, honekin batera, puzgarriak, magoa eta espuma kanoia izango ditugu. Gainera, Ariznabarra-Hegoalde zonaldeko kale hezitzaileen laguntza izango dugu eta ekintza bereziak prestatu dituzte. 

Gure 6.mailako ikasleak ere tailerrak prestatu eta aurrera eramateaz gain, eskolako postuan saltzen arituko dira.

Goizeko 10:30etan hasi eta 14:00ak arte iraungo du festak. 

Azoka guztia 6.mailakoek prestatu dute proiektu kooperatibo baten bidez eta irabazi guztiak 6.mailakoen irteeran inbertituko dira. 

Este domingo vamos a celebrar un gran mercadillo en el colegio y, aparte de eso, contaremos con hinchables, un mago y un cañón de espuma. Además, tendremos la ayuda de las/os educadores de calle de Ariznabarra-Hegoalde, que han preparado unas actividades especiales para ese día.

Nuestro alumnado de 6º curso, aparte de llevar a cabo unos talleres infantiles, estarán vendiendo en el puesto del colegio.

La fiesta será de 10:30 a 14:00.

El mercadillo ha sido organizado por el alumnado de 6º del colegio a través de un proyecto cooperativo, y todos los beneficios que se obtengan serán para costear su viaje de fin de curso.

Joskintza tailerra lehenengo mailan 

Taller de costura en primero

(2024-05-23)

Motrizitate finaren laneketa

Trabajo de la motricidad fina

Arreta eta fokalizazioa

Atención y focalización

Lanaren planifikazioa

Planificación del trabajo

Antolaketa, pazientzia eta gozatzea

Organización, paciencia y disfrute

Palestinako umeak gureak ere badira!

¡Stop genocidio!

(2024-05-22)

Gazaren aurkako genozidioa salatzeko asteazkenero elkartaratzea egiten dugu eskola sarreran.

Para denunciar el genocidio en Gaza, cada miércoles hacemos una concentración en la puerta del colegio. 

Bost urteko gelakoak Salburuan

El grupo de cinco años en Salburua

(2024-05-22)

Animaliak bilatzen ibili ziren 

Estuvieron buscando diferentes seres vivos

Primeran pasa zuten!

¡Lo pasaron fenomenal!

Eraztun berdearen inguruko azalpen eta zehaztapenak entzun, bizi eta ikusi zituzten

Oyeron, vieron y vivieron las explicaciones y especificaciones sobre el anillo verde

Liburuaren eguna eskolan: familiak kontu-kontari

El día del libro en el colegio: las familias cuenta-cuentos

Proiektuaren aurkezpena 5.mailan: Planetarioa

Presentación del proyecto en 5º de primaria: Planetario

Planetario bat sortu, landu eta aurkeztu zuten

Crearon, construyeron, trabajaron y presentaron un plantario

Murgiltze esperientzia bat antolatu zuten, era guztietako informazioarekin

Crearon una experiencia inmersiva, con todo tipo de información

Proiektuaren aurkezpena  familiei: 3.maila

Presentación del proyecto a las familias: 3º curso

3.mailako ikasleek haien proiektua aurkeztu zieten familiei. Familiek ere haien ekarpena egite aldera, tokian-tokiko janariak ekarri zituzten.

Las/os alumnas/os de tercero hicieron la presentación de su proyecto a las familias. Éstas también aportaron y trajeron comidas típicas de cada país. 

Korrika txiki-txikia eta txikia

Ostegunean, martxoaren 21ean, Korrika Txikia eta Txiki-txikia antolatu genituen eskolan eta Gasteizen.
Egun zoragarria izan zen euskararen alde borrokatzeko eta ospatzeko. 

Korrika Txiki-txikia eskolan zehar egin genuen eta protagonistak Haur Hezkuntzako ikasleak izan ziren. Lekukoa Haur Hezkuntzako 5 urtekoek hartu zuten lehenik, ondoren 4 urteko taldeek. Eskola gurutzatu ondoren, 3 eta 2 urteko ikasleek hartu zuten lekukoa, azkenik, berriro ere 5 urtekoek lekukoaren barruan zegoen mezua irakurri zuten. 

Arratsaldean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Ariznabarratik atera ginen eta Gasteizko AEK euskaltegiek antolatzen duten Korrika Txikian parte hartu genuen. 

Lekukoa Yamal Sid Ahmed eta Rawan Zian ikasleek eraman zuten. Horretarako Montes solidarioa elkarteko kideen laguntza izan genuen, gure eskolako irakasle den Bearen gidaritzapean. 

Gure Haur Hezkuntzako ikasleak lekukoarekin

Lehen Hezkuntzako ikasleak ere hartu zuten lekukoa

IMG_4379.MOV

Proiektuaren aurkezpena egin zuten familiekin 5.mailako ikasleek

Las/os alumnas/os de quinto de primaria hicieron la presentación  del proyecto con las familias

Munduko hainbat tokietako ohitura, jantzi, janari, ... probatu zituzten. 

Hubo mucha comida, Té y mucha diversión compartida

Ikasleek aurkeztu zituzten haien ikerketak eta esperientziak

Fue un día para el recuerdo

Zuriñe Hidalgoren bisita izan dugu eskolan

Hemos tenido la visita de Zuriñe Hidalgo en el colegio. 

5.mailako ikasleekin solasaldia

Charla con las/os alumnas/os de 5º de primaria

Zuriñe Hidalgo abeslari, telebista aurkezle eta bidaia antolatzaile gasteiztarrak lanbide anitz ditu, eta horien guztien inguruan gure bosgarren mailako ikasleekin hitz egiten aritu zen. Asko gozatu zuten solasaldiarekin eta proposatu zituen jarduerekin. 

Zuriñe Hidalgo la cantante, presentadora de televisión y organizadora de viajes gasteiztarra charló con las/os alumnas/os de quinto sobre sus vivencias y experiencias. Disfrutaron mucho con la charla y con las propuestas que hizo la cantante.

Horren ondoren, 4.mailako bi taldeek, beren proiektuaren barruan, bi elkarrizketa egin zizkioten Zuriñeri.

Después, las/os alumnas/os de cuarto, dentro de su proyecto, realizaron dos entrevistas a Zuriñe.

Zuriñerekin irratian

En la radio con Zuriñe

4A taldeko kazetari txikiak

Las/os pequeñas/os periodistas de 4ºA

4Bko kazetari txikiak

Las/os pequeñas/os periodistas de 4ºB

Bertan Zuriñe Hidalgoren Hesian taldearen Noiz itzuliko zara abestia      /         Zuriñe Betizu taldeko Lokaleko lehiotik abestian

Liburutegi berria

Nueva biblioteca

(2024-02-22)

Eskolan liburutegi berria dugu, goxoa, irekia, parte hartzailea. Gela orduetan eta jolastorduetan erabiltzeko, aurkezpenak egiteko, tertulia dialogikoetarako, lasai irakurtzeko, ipuin kontaketetarako ...

Ikasleak harrera bikaina egin diote liburutegi berriari!

En el colegio tenemos una nueva biblioteca: cercana, abierta, participativa.... Para utilizarlo en las horas de clase y en los recreos.

Se hacen presentaciones, tertulias dialógicas, debates, se lee tranquilamente, hay cuentacuentos, ...

Las alumnas y alumnos le han dado una maravillosa acogida. 

Matrikulazio kanpaina: ate irekiak

Hartu aurretiko zita!

Campaña de matriculación: puertas abiertas

¡Coge cita previa!

Cervanteseko Euskal Astea 

Laburpen bideoa

6921c94c26b446dfa43465265ba4e39a.MP4

Irteera Salburuara

Excursión a Salburua

Azaroan zehar eta Salburua udazkenean ezagutzeko asmoarekin, gure bost urteko bi gelak autobusa hartu eta irteera ederra egin zuten. 

Bikain egon ziren Salburuako hezegunea ezagutzen eta bertako instalazioetan jolasten.

En noviembre y con el objetivo de conocer Salburua en otoño, nuestros grupos de cinco años, cogieron el autobús y realizaron una bonita excursión. 

Se lo pasaron muy bien conociendo el humedal y jugando en sus instalaciones. 

Antzerkia Haur Hezkuntzan

Teatro en Educación Infantil

Mugimendu autonomoko idazketa-irakurketa prozesuko materialak

Materiales para el proceso de lecto-escritura en el Movimiento autónomo

Idazketa-irakurketa prozesuaren hasiera, pertsonen bizitzako momentu oso garrantzitsua da. Horregatik material ezberdinak eskainiz, ikasleen interesa piztu eta prozesu hori estimulatzen ahalegintzen gara. 

El inicio del proceso de lecto-escritura es un momento muy importante para las personas. Por eso día a día intentamos ofrecer a nuestro alumnado diferentes materiales para incentivar su motivación y estimulación. 

2023-2024 ikasturteko egutegia

Calendario escolar del curso 2023-2024


2023-2024 FAMILIEI BANATZEKOA.pdf

2022-2023 ikasturtea amaitzearekin batera, hurrengo ikasturteko (2023-2024) egutegia aurkezten dizuegu: 

Irailaren 7an hasiko ditugu klaseak eta aurkezpen eguna izango da 10:00etatik 12:00ak bitarte

Irailean 15 arte egongo gara jardunaldi jarraia egiten, eta 18an goiz eta arratsaldez hasiko gara.

Ekainean, aldiz, 7tik aurrera jardunaldi jarraian egongo gara.

Abenduko zubia izango dugu eta San Prudentzion aste osoa hartuko dugu jai.

Ya tenemos el calendario del siguiente curso escolar, 2023-2024.

Las clases empezarán el 7 de septiembre pero será día de presentación y el horario será de 10:00 a 12:00

Hasta el 15 de septiembre tendremos jornada continua y el junio empezaremos el día 7 con la misma jornada

Además tendremos puente en diciembre y en San Prudencio cogeremos toda la semana

AZOKA HANDIA 2023-06-10

GRAN MERCADO 

Azoka handia egin genuen ekainaren 10ean eskolan.

Realizamos nuestro gran mercadillo el día 10 de junio

Haurrentzat jolasak, txapa tailerra eta 30 postu baina gehiago eduki genituen

Juegos pasa las/os más pequeñas/os, taller de chapas y más de 30 puestos. 

Hainbat ekintza burutu genituen egunean zehar

Hubo diferentes actividades a los largo de la mañana.

Auzoko eragileen artean Olibondoa landatu genuen, auzoari omenaldi bat egiteko asmoz. 

Desde el programa de Educación de Calle de Hegoalde-Ariznabarra nos amenizaron con su banda de percusión.

Ariznabarra Berpiztu jai batzordetik umeentzako jolasak antolatu zituzten.

Nuestras familias nos ofrecieron té y pastas Árabes.

AZOKA: EKAINAREN 10EAN

MERCADILLO: 10 DE JUNIO

Azoka solidarioa: ekainaren 10ean

Mercadillo solidario: el 10 de junio 


Ekainaren 10ean, goizean zehar, eskolan azoka ospatuko dugu: bertan, era guztietako postuak, zuzeneko musika eta haurrei zuzendutako jolasak edukiko ditugu, animatu eta etorri!

El 10 de junio, por la mañana, vamos a celebrar nuestro mercadillo: vamos a tener todo tipo de puestos, música en directo y juegos dirigidos a las/os más pequeñas/os, ¡Animaos a participar!

Azokan adin guztietarako jolasak, musika, janaria eta ondo pasatzeko aukera izandu dugu!

¡En el marcadillo vamos a tener juegos, música, comida y momentos para pasárnoslo bien!

LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna eskolan 

El día contra la LGTBIQ+ fobia en el colegio

Gaur eskolan LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna landu dugu. Gaur ikustarazi dugun arren, egunerokotasunean lantzen ari gara: errespetua eta aniztasuna. 

Hoy hemos trabajado el día contra la LGTBIQ+ fobia en el colegio. Hoy lo visibilizamos pero lo trabajamos en el día a día: respeto y diversidad.

Gernika obraren inguruan tximeleta anitzak jartzen egon dira ikasleak.

Talde argazkia atera dugu, bandera handia osatu eta gero; bertan, koloreen esanahiak eta koloreetako eskuak jarri ditugu.

Geletan aurre-lanketa eduki dugu.

En las clases lo hemos trabajado previamente.

Eta lantzen jarraituko dugu...

Y lo seguiremos trabajando...

Beti: errespetua eta aniztasuna.

Siempre: respeto y diversidad.

Gaia lantzeko hainbat material gehitzen ditugu

Adjuntamos diferentes materiales para trabajar el tema

ASKE.IZAN_.DOM_.A3.EUS_compressed.pdf

Ipuina: Aske izan koloretan

El cuento: Aske izan koloretan

Bideoa: Libres e iguales

Vídeo: Libres e iguales

Bideoa: El colegio de los Colores infinitos

Vídeo: El colegio de los Colores infinitos

Bideoa: Moiré

Vídeo: Moiré

AZOKA SOLIDARIOA

MERCADILLO SOLIDARIO

EKAINAK 10 DE JUNIO

Zerbait saldu nahi duzu, zerbait soberan duzu etxean? SALDU!

¿Quieres vender algo que te ocupe espacio en casa? ¡VÉNDELO!


Erreserbatu zure mahaia 10 €ren truke, eta saldu nahi duzuna.

Reserva tu mesa por 10€ y vende lo que quieras. 


Azokan adin guztietarako jolasak, musika, janaria eta ondo pasatzeko aukera izandu dugu!

¡En el marcadillo vamos a tener juegos, música, comida y momentos para pasarnoslo bien!


Jarri gurekin harremanetan/Ponte en contacto con nosotras/os:

Ikasketaburu@cervantesgasteiz.net

945 187 073

Parte hartu nahi duzu?

Kaixo Ariznabarra eta Gasteiz!


Miguel de Cervantes herri eskolatik idazten dizuegu; aurten eskolak 50 urte bete ditu, eta ikasturtean zehar hainbat ekintza burutu ditugu ospatzeko. 


Ekainaren 10ean izango dugu hurrengo ekintza, goizez, eskolan bigarren eskuko azoka solidarioa antolatuko dugu, eta gure helburua auzora eta Gasteizera zabaltzea denez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.


Zer saldu daiteke gure eskolan? Norberak nahi duena saltzeko aukera izango du: bere etxean zehar dituen gauzak, eskulanak, liburuak, artea, bitxiak eta abar.  


Nork saldu dezake? Edonork. Mahai bakoitzak 10 euroko balioa izango du, ikasketaburu@cervantesgasteiz.net e-mailera idatzi edo eskolako idazkaritzatik pasatu informazio gehiago izateko eta mahaia erreserbatzeko. 


Kuadrilan, bakarka, bi lagun elkartuta, lankideak, erakundeak… animatu zaitezkete mahai bat erostera!


Haurrentzat jolasak, helduentzat ekintzak, musika… denetik egiteko aukera izango dugu goiz horretan zehar. 


Lortuko dugun diruarekin datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5.mailak euskara murgiltze barnetegira joateko baliatuko dugu. 


Zuen laguntza behar dugu eta aldez aurretik eskertu nahi dizuegu.


Data: Ekainaren 10a

Ordua: 10:30-14:00

Lekua: Miguel de Cervantes herri eskola. Ariznabarra kalea z/g.







¿Quieres participar?

Kaixo Ariznabarra eta Gasteiz!


Os escribimos desde el colegio público Miguel de Cervantes. Este año estamos celebrando el 50 aniversario del centro y hemos llevado a cabo diferentes actividades a lo largo del curso.


El 10 de junio celebraremos la siguiente actividad: un mercadillo solidario de segunda mano. Nuestro objetivo es abrirlo al barrio y a Vitoria, e invitaros a participar.


¿Qué se puede vender en nuestro mercadillo? Lo que cada uno quiera: cosas que tengáis por casa, manualidades, libros, arte, joyería… 


¿Quién puede vender? Cualquiera. Cada mesa costará 10€ y para reservarla habrá que escribir un e-mail a ikasketaburu@cervantesgasteiz.net o pasar por la secretaría del colegio.


Con la cuadrilla, en solitario, con una amiga, con las/os del curro, desde la asociación… podéis participar como queráis. 


Tendremos actividades para las más pequeñas, para los más mayores, habrá música… un poco de todo. 


Con el dinero conseguido el curso que viene las/os alumnas/os de 5º de primaria irán a unas colonias para reforzar el Euskara (Euskara murgiltze barnetegiak).



¡Animaos a participar!


Fecha: 10 de junio

Hora: 10:30-14:00

Lugar: Colegio público Miguel de Cervantes. Calle Ariznabarra s/n



Liburuaren astea eskolan

La semana del libro en el colegio

Haur eta gazte literaturaz gozatzen aritu dira aste honetan zehar eskolan ditugun espazio guztietan zehar: kasu honetan, lau urteko gelakoek, eguraldi onan aprobetxatuz, basoa aukeratu zuten.

A lo largo de esta semana han estado disfrutando de la literatura infantil en los diferentes espacios que tenemos en el colegio: en este caso las/os alumnas/os de cuatro años, aprovechando el buen tiempo, eligieron el bosque.

Familiak: ipuin kontalari

Familias: cuentacuentos

Hainbat familia etorri dira ipuinak kontatzera Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako geletara. Mila esker!

Han venido diferentes familias a contar cuentos a Educación Infantil y Educación Primaria. ¡Muchas gracias!

5 urteko gela

1.maila

2.maila

3.maila

Taldelanean ikasten dugu

Aprendemos trabajando en equipo

Gertutasunetik, errealitatetik, norbere gorputzetik ikasten: 3.mailako ikasle taldeak matematika lantzen aritu dira jorratzen ari diren proiektuaren baitan.  Honela, era oso aberasgarrian neurriak landu dituzte.

Trabajando desde lo cercano, desde la realidad del día a día: las/os alumnas/os de tercero han trabajado las matemáticas dentro de su proyecto de una manera muy lúdica y divertida: mediendo sus cuerpos.


50 urteren ibilbidea jasotzen duen museoa

El museo que recoge el recorrido de 50 años

50 urte atzera egiten badugu, garaiko teknologiak, egiteko moduak eta errealitateak ezagutzeko museoa izango duzue ikusgai eskolako sarreran.

Si viajáramos 50 años atrás, las tecnologías, modos de hacer y diferentes realidades: esto es lo que podemos encontrar en el museo que tenemos en la entrada del colegio.  

EMARTXOAK 8: Hezkuntzan ere borroka eguna!

8 de marzo: en Educación también, ¡día de lucha!

Goizeko 8:50etan hezkuntza komunitate osoak elkarretaratzea egin genuen borroka egunari hasiera emateko.

A las 8:50 de la mañana hicimos una concentración para comenzar el día de lucha.


Gure hizlariak: Elena, eskolako atezainak, eta Eneritz, hezkuntza laguntzako espezialistak, irakurri zuten mezua.

Nuestras portavoces: Elena, la bedel del colegio, y Eneritz , especialistas de apoyo educativo, leyeron el mensaje.

Mezua

El mensaje

Martxoaren 8an, berriz ere, kaleetara itzuliko gara emakumeok egiten dugun zaintzaren aitortza aldarrikatzeko. Gizarte kapitalista, arrazista, kapazitista eta heteropatriarkal honi eusten dioten zutabeak gara. Bizitza erdigunean jartzen ez duen Sistema honen zaintza-eredua, emakumeen gehiegizko esplotazioan oinarritzen da. Eta honekin eten behar dugu! 


Halaber, hitza eman nahi diogu emakume migratzaile askok egiten duten ezinbesteko lanari; zaintza-lan ikusezin bat, gehienetan baldintza ekonomiko eta lan-baldintza prekarioetan egiten dena.


Este 8 de marzo, de nuevo, volvemos a las calles para reivindicar el reconocimiento de las mujeres que cuidamos de la sociedad día a día. Volvemos a ser los pilares que aguantan esta sociedad capitalista, racista, capacitista  y heteropatriarcal, cuyo  modelo de cuidados se apoya en la sobreexplotación de las mujeres y olvida poner la vida en el centro.


Queremos también, ponerle voz a la imprescindible labor que muchas mujeres migrantes llevan a cabo; un trabajo de cuidados invisibilizado, que la mayoría de las veces existe bajo condiciones económicas y laborales precarias.


Gainera, hezitzaileen, irakasleen eta osasun-langileen ahaleginaren aitortza azpimarratu nahiko genuke, gero eta kolapsatuago eta abandonatuago dauden sistema publikoen funtsezko euskarria baikara.


Pedagogia feminista eta hezkidetzari dagokion garrantzia emateko gure eskolan lehenengo lerroan kokatzen ditugu. Familia- eta gizarte-eremuetan estereotipoak eta inertziak hausteko bide garrantzitsua baita. Emakumeok espazio publikoan egoteko eta egunero modu komunitarioan antolatzen jarraitzeko feminismoa beharrezkoa dugu.


Reconocer además, el esfuerzo de educadoras, docentes y sanitarias, que son el sostén fundamental de unos sistemas públicos cada vez más colapsados y abandonados.


Reivindicamos la pedagogía feminista y la coeducación como uno de los caminos mas importantes  para romper estereotipos e inercias dentro de los ámbitos familiar y social, que nos permitan a las mujeres estar en el espacio público y seguir organizándonos de forma comunitaria cada día.


Horregatik, martxoaren 8an, Miguel de Cervantes ikastetxeak egungo gizarte-eredu hau salatu nahi du, norbanakoaren biziraupenerantz bultzatzen gaituena. Eta hezkuntza-komunitate osoari eskatu nahi diogu arlo kolektibotik lan egiteko, sareak zabaltzeko eta biltzen jarraitzeko, gizarte berdinzaleago eta bidezkoago baten alde borrokatzen jarrai dezagun.


Por eso, este 8 de marzo, desde el centro escolar Miguel de Cervantes queremos denunciar este actual modelo de sociedad que nos impulsa hacia una supervivencia individualista, y, apelar a toda la comunidad educativa a trabajar desde lo colectivo, a tender redes y a seguir reuniéndonos, para poder seguir luchando por una sociedad más igualitaria y más justa.


Mobilizatzeko unea da, kaleak hartzekoa eta erantzuleei interpelazio zuzena egiteko momentua.


Kalitatezko Osasun- eta hezkuntza-sistema publiko bat exigitzen dugu bizitzak erdigunean kokatuko dituen sistema komunitario publikoa!!


Nahikoa da , bada garaia injustiziaz, esplotazioz eta zapalkuntzez eraikita dagoen sistema hau deseraikitzeko eta guztiontzako unibertsalak izango diren eskubideak aldarrikatzeko. 


Norberaren burujabetzatik Euskal Herri burujabe, feminista eta antiarrazista batera bidean. 


Elkarrekin geldiezinak gara!!Gora borroka feminista eta antiarrazista!!

Aurreko astean zehar eta egunean bertan hainbat lanketa egin ziren sentsibilizaziorako eta berdintasunean hezteko. Hezkidetza gure eskolaren eta gizartearen itsasargi eta erronka nagusia da.

Durante toda la semana y el mismo día se trabajó para sensibilizar y educar en igualdad, como se hace durante todo el curso. La coeducación es uno de nuestros principios básicos.

Inauteriak eskolan: Euskal inauteriak!

Carnavales en el cole: ¡Euskal inauteriak!

Inauterietan izan auzoa!

¡En carnavales crea barrio!

Ariznabarra Berpiztutik inauteriak ospatzeko kalejira bat antolatu dute auzoan zehar ostiral honetan, hilak 17. 

Gure eskolan hasiko da arratsaldeko 16:15etan eta auzoan zehar joango da Garoka taberna dagoen plazara iritsi arte.

Bertan dantzak egingo dituzte. 

ANIMATU!!


Desde Ariznabarra Berpiztu han organizado un pasacalles para celebrar el carnaval. Saldrá desde nuestro colegio a las 16:15 y recorrerá el barrio hasta la plaza del bar Garoka. 

Ahí vamos a bailar y celebrar el carnaval. 

¡ANIMAOS!

AGATE DEUNA 2023-02-03

Santa Águeda 2023-02-03

Gaur lurra kolpatzen aritu gara amalurra esnatzeko asmoz. Abestuz eta makilarekin lurra jotzen udaberrirako prestatzen hasi gara!

Hoy hemos estado golpeando el suelo para despertar a la madre tierra. Hemos cantado y con los palos hemos golpeado el suelo con fuerza, para así, prepararnos para la primavera.

Agate Deuna abestiak

Las canciones de Santa Águeda

Vitoria-Gasteiz: Green Capital egitasmoaren barruan, 6. mailako ikasleak, hirian zehar ibili ziren joan den ostiralean 

Dentro del proyecto "Vitoria-Gasteiz: Green Capital", nuestras/os alumnas/os de sexto de primaria pasearon por la ciudad conociendo sus diferentes historias

(2023-01-20)

Gidak azalpen ederrak eman zituen, eta modu erakargarri batean bidaiatu zuten hiriko txoko ezberdinetatik

La guía ofreció explicaciones muy interesantes y condujo al alumnado de una forma muy entretenida por los diferentes rincones de la ciudad

Hiria ezagutzeko ekintza ezberdinak egin zituzten, baita enpatia lantzeko ere

Conocieron las pequeñas curiosidades que encontraron a lo largo del recorrido

Hiria modu ezberdin batean ezagutzeko aukera paregabea izan zen!

San Anton zozketako txerria irabazi dugu!

¡Hemos ganado el cerdo de chocolate del sorteo de San Antón!

(2023-01-18)

Elurraz disfrutatu dugu gaur gure eskolan. Ikasle zein irakasleek elurrarekin jolastu eta elur panpinak egin dituzte.

Hoy pequeños y grandes han disfrutado de la nieve en el colegio. Han jugado y han hecho muñecos de nieve.

(2023-01-18)

Gaurkoan 5.mailako beste taldearen txanda izan da. Kasu honetan eskalada egitera Hegoaldeko gizarte etxera joan dira.

Hoy ha sido el turno del segundo grupo de quinto. En este caso han ido al centro cívico de Hegoalde

(2023-01-13)

Talde osoa monitoreen azalpenak entzuten

Todo el grupo escuchando las explicaciones de las monitoras

Bulderretik hasi dira gorputza berotzeko

Después han empezado a subir con cuerda

Pareta mota ezberdinak probatu dituzte, zailtasun mailaren arabera bereiziak

5B.mailako ikasleak eskalada saioekin hasi dira gaur Ariznabarrako polikiroldegian

Hoy las/os alumnas/os de quinto de primaria han empezado el curso de escalada en el polideportivo de Ariznabarra

(2023-01-12)

Gure ikasleak oso ausartak izan dira sokarekin pareta igoz.

Nuestras alumnas han probado diferentes maneras de escalar: con cuerda, bulder, ...

Asko ikasi eta oso ondo pasa dute, hurrengo saioetan hobetzeko prest!

Hurrengo saioetan, lehenengo honetan egindako lehen hastapenetan sakonduko dute

En las próximas sesiones van a profundizar en lo aprendido hoy

6.MAILAKOEN PROIEKTUA: MUNDUA EZAGUTZEN

EL PROYECTO DE SEXTO: CONOCIENDO EL MUNDO

(2022-12-16)

Munduko herrialde ezberdinak ezagutzeko proiektu bat jarri dute martxan 6. milako ikasleak. Proiektu orokor eta diziplinarteko honi esker, ikasgai ezberdinak landu ahal izan dituzte era interesgarri eta aberasgarri batean; talde lana beti, oinarri izanda.

Las/os alumnas/os de sexto de primaria mediante el proyecto multidisciplinar que han realizado estos meses, han aprendido partiendo de sus intereses, de una manera dinámica y trabajando en grupo.

IKTak prozesu honetan laguntza handikoak izan ohi dira.

Las nuevas tecnologias son de gran ayuda en este tipo de proyectos.

Garrantzitsua da IKTen erabilera, baina eskuen bidez lantzen jarraitzea ere ezinbestekoa da.

Son importantes las nuevas tecnologías, pero también lo es trabajar con la mano.

Taldean zein bakarka lan egiteko aukera eskaintzen dute proiektuek. Hainbat taldekatze uztartuz, konpetentziak garatuz.

Han trabajado sobre diferentes países del mundo; así, conociendo diferentes culturas y sus costrumbres.

EUSKARAREN EGUNA

(2022-12-05)

Haur Hezkuntzako ikasleak herri kiroletan aritu dira.

Txingak ere egin dituzte.

Lehen Hezkuntzakoak ere herri kirol ezberdinak egin dituzte.

Zaku lasterketetan ere primeran pasa dute

Lehen Hezkuntzako ikasleak Haur Hezkuntzara ipuina kontatzera joan dira.

"Nola dastatu ilargia" ipuina kontatu diete 3 urteko ikasleei

50 URTE ZUEKIN: AUZOAN EREIN, AUZOAN LORATU

50 AÑOS CON VOSOTRAS: AUZOAN EREIN, AUZOAN LORATU

Alea aldizkarian publikatutako albistea

La noticia que han publicado en el periodico digital ALEA.

Alea aldizkariak albiste eder hau idatzi du, bertan esteka:

https://alea.eus/gasteiz/1670240596972-miguel-de-cervantes-herri-eskola-50-urteurrena

En la revista Alea han publicado esta bonita noticia sobre nuestro aniversario:

https://alea.eus/gasteiz/1670240596972-miguel-de-cervantes-herri-eskola-50-urteurrena


Gaur Mª Paz eta Andreari Radio Vitoriako Naroak elkarrizketa eder bat egin diete. 

Hoy la profesora Mª Paz y la directora del colegio Andrea han hecho una entrevista en Radio Vitoria.

Mª Pazek eskolan daraman 27 urteko ibilbidearen inguruan hitz egin du

Andreak 50. urteurrena ospatzeko ekintzak aipatu eta gure logo eta lelo berriaren inguruko zehaztapenen inguruan hitz egin du.

LOGO ETA LELO BERRIA

NUEVO LOGO Y LEMA

EGILEA /CREADOR: AITZOL LASAGA HERIZ

LOGO BERRIA ETA LETRA BERRIA

NUEVO LOGO Y LETRA

EGILEA/CREADOR: AITZOL LASAGA HERIZ

PRENTSA OHARRA: AUZOAN EREIN, AUZOAN LORATU

COMUNICADO DE PRENTSA: AUZOAN EREIN, AUZOAN LORATU

GURE LEHEN HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO, 5.MAILAKO ETA 6.MAILAKO IKASLE DIREN DINA, SELENA ETA SOFIAK PRENTSAURREKOA IRAKURRI DUTE.

ATZEAN, ESKOLAKO GELA GUZTIETAKO ORDEZKARIAK IZAN DITUZTE MOMENTU ORO.


NUESTRAS ALUMNAS DE 3º, 5º Y 6º DE PRIMARIA, DINA, SELENA Y SOFIA HAN LEÍDO LA NOTA DE PRENSA CON EL APOYO DE LAS/OS DELEGADAS/OS DE TODOS LOS CURSOS. 

PRENTSA OHARRA: AUZOAN EREIN, AUZOAN LORATU

1972ko azaroaren 30ean sortu zen gure eskola; duela 50 urte hain zuzen ere. Urte guzti hauetan aldaketa asko eman dira gizartean eta hezkuntza munduan. Hori dela eta, gure eskola ere aldaketa hauetara egokitzen joan da. Hala ere, egia da, azken urteotan aldaketak nabarmenagoak izan direla esparru guztietan, baita gurean ere. Ordutegiaren, estetikaren edota metodologiaren aldaketarekin aro eta egoera berrira moldatzen joan gara azken urteotan eta 50. urteurren honek, aldaketa bizian harrapatu gaitu; gaur egun Euskara eta honen erabilera, Hezkidetza eta gure eraldaketa metodologikoa ardatz ditugu. Guzti hori ospatzea ezinbestekoa da eta gaurtik hasita, ikasturtea amaitu bitartean, ekintza bereziak burutuko ditugu.

50 urte hauek ospatzeko, hainbat ekintza gauzatuko ditugu baina nabarmenena, gure iruditegiaren aldaketa izango da. Logo berria egitea oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun barne berrikuntzak  auzora zabaltzeko eta gure izaera eta iruditegiak bat egiteko. Horretarako,  laguntza eskatu genuen eta Aitzol Lasaga Heriz, diseinatzaile grafikoa, gu laguntzeko prest agertu zen.


Guk proposatutako ideiak eta Aitzolen irudimena uztartuta, logo eder, alai eta gaurkotu hau izan zen emaitza:

Bertan, gure eskola dena eta izaten jarraituko duena irudikatu nahi da: denon artean, elkarlanean sortzen den eskola. Eskuak emanda, elkarrekin bidea egiten duena. Auzoan eta auzoarentzat lan egiten duena. Etengabeko aldaketan dagoena, berrikuntzarako prest eta herri honen erronkei erantzungo diona. Esnatzen, altxatzen, loratzen ari dena. 

Guzti hori irudikatzen du logo berriak: elkarri eskuak emanda dauden pertsonak, elkarlanean, eskola loratzen lagunduko dute. 

Ildo beretik, horretan oinarritu dugu gure lelo berria:

Auzoan erein, auzoan loratu.

Iruditegi berriaz gain, esan bezala, ikasturte osoan zehar hainbat ekintza eramango dira aurrera  aipatutako eskolaren urteurrena ospatzeko:

50 urte hauetan zehar emandako aldaketak jasoko dituen museo bat sortuko dugu, eskola barruan ikusgai egongo dena: 50 urteetan hezkuntzan erabili izan diren material eta hainbat erreminta eta aparatu teknologikoekin hornitua. 

Gainera, Judimendi eskolak egiten duen bezala, bigarren eskuko azoka bat ospatuko dugu udaberri aldera. Bertan, familiek, artisauek eta auzotarrek haien arropa objektu edota bitxikeriak saltzeko aukera izango dute.  Azkenik, ospakizunari amaiera polit bat emateko, festa handi bat egingo dugu ikasturte amaieran; musika, jolasak eta parte hartzea izango dira festa honen ardatz.

Ekintza guzti hauek, familiekin elkarlanean eta auzora zabalduz egitea da gure helburua. Izan ere, eskola hau herritarrena eta herriarentzat izango da beti. 

Bukatzeko, berriro ere eskerrak eman nahi dizkiogu Aitzol Lasaga Heriz diseinatzaile grafikoari, gure iruditegi berria sortzeagatik. Eskerrak eman ere, urte guzti hauetan gure eskolari nolabaiteko ekarpena egin dioten pertsona guztiei: irakasle, ikasle, hezitzaile, garbitzaile, udaletxeko langile, familia, kanpo eragile eta abarri. 


AUZOAN EREIN, AUZOAN LORATU!

GORA GURE ESKOLA!


COMUNICADO DE PRENSA: AUZOAN EREIN, AZOAN LORATU



Nuestra escuela se fundó el 30 de noviembre de 1972, hace 50 años. Durante todos estos años se han producido muchos cambios en la sociedad y en el mundo educativo. Por ello, nuestra escuela también se ha ido adaptando a estos cambios. Sin embargo, es cierto que en los últimos años los cambios han sido más notables en todos los ámbitos, incluido en el nuestro. Con el cambio de horario, de estética y de metodología entre otros, hemos ido adaptándonos a la nueva etapa y a la nueva situación, y este 50 aniversario nos ha pillado en un gran cambio; hoy en día nos centramos en el Euskera y su uso, en la Coeducación y en nuestra transformación metodológica. Es imprescindible celebrar todo esto y desde hoy, y hasta final del curso escolar, realizaremos actividades especiales.

Para celebrar estos 50 años, llevaremos a cabo una serie de actividades, pero la más destacada será el cambio en nuestra imagen corporativa. La elaboración del nuevo logo nos parecía muy importante para abrir los cambios internos al barrio y hacer confluir nuestro carácter y forma de ser con nuestra imagen corporativa. Para ello pedimos ayuda y Aitzol Lasaga Heriz, diseñador gráfico, se mostró dispuesto a ayudarnos.




Aunando las ideas propuestas por la escuela con la imaginación de Aitzol, el resultado fue este hermoso, alegre y actualizado logo:

En ella se pretende representar lo que es y seguirá siendo nuestra escuela: una escuela que se crea entre toda la comunidad, el que se da de la mano y construye junta. El que trabaja en el barrio y para el barrio. Una escuela en constante cambio, abierta a la innovación y que responde a los retos de este país. El que despierta, levanta, florece.

Todo esto es lo que representa el nuevo logo: personas que se dan las manos, colaborando, ayudarán a que la escuela florezca.

Con el mismo sentido, hemos creado nuestro nuevo lema:

Auzoan erein, auzoan loratu (Sembrar en el barrio, florecer en el barrio).

 



Además de la nueva imagen corporativa, durante todo el curso se llevarán a cabo diversas actividades para conmemorar el aniversario de la escuela:

Crearemos un museo que recogerá los cambios que se han dado a lo largo de estos 50 años y que estará expuesto dentro de la escuela: con materiales, herramientas y aparatos tecnológicos que se han utilizado en la educación durante los 50 años.

Además, como hace la escuela Judimendi, celebraremos un mercado de segunda mano hacia la primavera. Allí, familias, artesanos y vecinas/os podrán vender objetos de ropa y/o curiosidades. Por último, para poner un bonito broche final a la celebración, haremos una gran fiesta a final de curso; música, juegos y participación ciudadana serán el eje de esta fiesta.

El objetivo es que todas estas acciones se realicen en colaboración con las familias y extendiéndolas al barrio. Porque esta escuela siempre será del pueblo y para el pueblo.

Para terminar, reiteramos nuestro agradecimiento al diseñador gráfico Aitzol Lasaga Heriz por la creación de nuestra nueva imagen corporativa. Agradecemos a todas las personas que durante estos años han aportado algo a nuestra escuela: profesoras/es, alumnas/os, educadoras/es, limpiadoras, trabajadoras/es del ayuntamiento, familias, agentes externos, etc.


AUZOA EREIN, AUZOA LORATU!

¡GORA NUESTRA ESCUELA!

 


GORE GURE ESKOLA!

ESPAZIO NATURAL BERRIA DUGU ESKOLAN

TENEMOS NUEVO ESPACIO NATURAL EN EL COLEGIO

Gure eskolari esapazio natural berri bat gehitzeko aukera izan dugu aurten. Hemendik aurrera gure ikasleak naturarekin eta zuhaitz espezie ezberdinekin elkar-eragin zuzena edukiko dute nahi adina denbora.

Udaletxeak aurrera eraman duen jolastokien naturalizazioaren proiektuaren barruan sartu dute gure baso berria.

Duela zenbait ikasturtetatik hona, Gasteizko hezkuntza-komunitatean badira zenbait mugimendu, ikastetxeetako jolastokiak eraldatu eta hezkidetzan oinarritutako gune inklusibo, iraunkor eta naturalizatuago bihurtzeko ahaleginean ari direnak: hezkuntza-komunitate osoaren topagune eta ikaskuntzarako eremua zabaldu eta hedatuko duten gune izan daitezen lortu nahi da.

Gasteizko Udalak eskola-patioak naturalizatzeko proiektu berri bat hasi du, sistema berdearen elementu gisa.

Espazio hau hobeto aprobetxatzeko eta ikuspegi pedagogiko bat gehitzeko, Galemys enpresak ekintza ezberdinak egin ditu eskolan.

Para poder añadir una visión más pedagogica al espacio natural, la empresa Galemys ha llevado a cabo diferentes talleres. 

EUSLE GELAKO MAGO TALDEA

EL GRUPO DE MAGOS Y MAGAS DE LA GELA EUSLE

2022-10-24

EUSLE gelako ikasleak magia emanaldia egin diete hiru egunez haien ikaskideei. Truko ezberdinak prestatu eta egoera komunikatibo interesgarri batean, ikasleen aurrerapenak plazaratu dira. Egin dituzten magia trukoekin ahozabalik geratu gara!

Las/os alumnas/os de la gela EUSLE, han ofrecido diferentes actuaciones a lo largo de tres días a sus compañeras/os. En una situación comunicativa interesante y atractiva han podido demostrar sus avances con el Euskara. ¡Con los trucos de magia nos hemos quedado boquiabiertos! 

IMG_4338.MOV

BIDE-HEZKUNTZA

EDUCACIÓN VIAL

2022-10-17

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak bide-hezkuntza lantzen hasi dira. Gure hirian zehar bizikletarekin nola ibili behar garen eta zein arau bete behar ditugun ikastea oso garrantzitsua da. Lehen saioan primeran pasa dute; bertan ikus ditzakezue lehen saio horren argazki batzuk

Las/os alumnas/os de 6º de primaria han empezado hoy con las sesiones de Educación Vial. En nuestra ciudad es muy importante saber andar con tranquilidad y seguridad con la bicicleta. Se lo han pasado muy bien la primera mañana, para poder verlo aquí tenéis estas fotografías. 

Santa Maria Katedral gotikora bisita

Visita a la Catedral Gótica de Santa María

2022-10-07

6. mailako ikasleak, aste honetan zehar Santa Maria katedral gotikora bisita egin dute. Bertan, katedralaren egoera, historia eta zaharberritzea aztertu dituzte. Ondoren, Alde Zaharrean kokatzen den parke batera joateko aprobetxatu zuten.

Nuestras/os alumnas/os de sexto de primaria han visitado a lo largo de esta semana la catedral gótica de Santa María. Allí conocieron la catedral en sí misma, su historia y su restauración. Una vez allí, aprovecharon para ir a un parque cercano en la Parte Vieja de la ciudad.

Erakusketa ikusten

Viendo la exposición

Katedralaren aurrean

Delante de la Catedral

Parkean jolasean

Jugando en el parque

Atzo eskolan eman ziren gertakarien harira, eskola komunitatearen erantzuna.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

A colación de los hechos ocurridos ayer en el colegio, la respuesta de la comunidad educativa.

¡NI UNA AGRESIÓN SIN RESPUESTA!

ELKARTARATZEA ETA IRAKURKETA

IRAKURKETA 2022-10-05

Atzo, urriak 4, eguerdiko ordu batak aldera, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek eraso matxista eta sexual bat jasan zuten.


Gizon bat hesira hurbildu eta masturbatu egin zen.

Ikasle batzuk begiralearengana hurbildu ziren, baina dagoeneko gizona joana zegoen. Ez dugu hari buruzko deskribapen argirik.

Eraso honen aurrean ezin gara isilik geratu eta gure betebeharra ikasleak babestea da. Garrantzitsua da hauek errudun ez sentitzea. Denok argi izan behar dugu ekintza horiek ezin direla normalizatu eta horrelako erasoak beti salatu behar direla. Horregatik, gaia ikasgelan landuko dugu, laguntza eskaintzen saiatzeko eta gertatutakoaren aurrean mezu kritikoa helarazteko. Guztion ardura da haur horiei leku seguruak bermatzea.

Hau ez da gertaera isolatu bat, zoritxarrez espazio askotan gertatzen da. Horregatik, garrantzitsua da sexu-abusuen prebentzioan heztea, eta feminismoa eta hezkidetza ikasgelen barruan zein kanpoan egotea.

Atzo salaketa jarri zen Ertzaintzan, eta elkarretaratze honen bidez guk publikoki salatu nahi dugu gertaera hori. Argi gera dadila hemen eraso guztiek erantzuna izango dutela eta, orain arte bezala, gure ikasleak babesten eta feminismoan, errespetuan eta tolerantzian hezten jarraituko dugula. Mezua argi dago:

Eraso matxistarik EZ

Eraso sexistarik EZ

Sexu-erasorik EZ

BAI feminismoari

BAI hezkidetzari

GORA BORROKA FEMINISTA!

ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!

CONCENTRACIÓN Y LECTURA

LECTURA 2022-10-05

Ayer, 4 de octubre, sobre la 1 del mediodía nuestras alumnas/os de 4º, 5º y 6º de Primaria sufrieron una agresión machista y sexual. 

Un hombre se acercó a la valla y se masturbó. 


Algunas alumnas y alumnos se acercaron a la monitora pero este hombre ya había echado a correr. No tenemos una descripción clara sobre él. 


Ante esta agresión no nos podemos quedar calladas y nuestro deber es proteger a las alumnas y alumnos. Es importante que no se sientan culpables. Todas debemos tener claro que estos actos no se pueden normalizar y que este tipo de agresiones siempre deben ser denunciadas. Por ello, hablaremos y trabajaremos el tema en clase para intentar ofrecerles ayuda y hacerles llegar un mensaje crítico ante lo ocurrido . Es responsabilidad de todas y todos garantizar lugares seguros a estas niñas y niños. 


Este no es un hecho aislado, desgraciadamente se da en muchos espacios. Por esto mismo es importante educar en la prevención de abusos sexuales, y que el feminismo y la coeducación estén tanto dentro como fuera de las aulas. 


Ayer se interpuso una denuncia en la Ertzaintza y con esta concentración nosotras queremos denunciar públicamente este hecho. Que quede aquí bien claro que todas las agresiones van a tener respuesta y que seguiremos, como hasta ahora; protegiendo a nuestras alumnas y alumnos, educando en feminismo, en respeto y en tolerancia. El mensaje está claro:



NO a las agresiones machistas

NO a las agresiones sexistas

NO a las agresiones sexuales

SÍ al feminismo

Sí a la coeducación


¡GORA BORROKA FEMINISTA!


¡NI UNA AGRESIÓN SIN RESPUESTA!


BADATOR 2022-2023 IKASTURTEA, ONGI ETORRI!

YA LLEGA EL CURSO ESCOLAR 2022-2023, ¡BIENVENIDAS/OS!

Irailaren 8an hasiko dugu ikasturte berria eskolan eta dena ia prest daukagu zuei merezi duzuen ongi etorria egiteko. Laister arte!


El 8 de septiembre empieza este nuevo curso escolar y lo tenemos todo casi listo para daros la bienvenida que merecéis. 

¡Hasta pronto!

ARTEA IKASBIDE (2022-06-13)

Bilboko Guggenheim museoaren eskutik, gure 5.mailako ikasle batzuk artearen bitartez, beren behar eta nahiak transmititu dituzte. 

De la mano del museo Guggenheim de Bilbao, nuestras/os alumnas/os de quinto de primaria, han transmitido y trabajado sus inquietudes e intereses.

Haien obrak ikusi eta haietaz disfrutatzen

Viendo y disfrutando sus obras

Ikasleek sortutako beste erakusketa batez disfrutatzen

Disfrutando de otra de las instalaciones que realizaron

BADUGU 2022-2023 IKASTURTERAKO EGUTEGIA

YA TENEMOS EL CALENDARIO DEL CURSO QUE VIENE 2022-2023

IKASTURTEA IRAILAREN 8AN HASIKO DA ETA JARDUN JARRAIAN EGONGO GARA 14 ARTE. ABENDUAN 4 EGUNEKO ZUBI LUZEA HARTUKO DUGU ETA OTSAILAREN 20AN JAI IZANGO DUGU INAUTERIAK DIRELA ETA. ASTE SANTUAGATIK APIRILAREN 6AN HARTUKO DITUGU OPORRAK ETA EKAINAREN 21EAN AMAITUKO DA HURRENGO IKASTURTEA.

EL CURSO QUE VIENE COMENZARÁ EL DÍA 8 DE SEPTIEMBRE Y ESTAREMOS CON JORNADA CONTINUA HASTA EL DÍA 14. EN DICIEMBRE TENDREMOS UN GRAN PUENTE DE 4 DÍAS Y EL 20 DE FEBRERO TENDREMOS FIESTA POR CARNAVAL. POR SEMANA SANTA COGEREMOS VACACIONES EL DÍA 6 DE ABRIL Y EL CURSO TERMINARÁ EL 21 DE JUNIO DEL 2023.


ZIENTZIA ESPAZIO BERRIA 5 URTEKO GELETAN: HAZITIK FRUITURAKO ZIKLOA

NUEVO ESPACIO DE CIENCIAS EN LAS AULAS DE 5 AÑOS: DE LA SEMILLA AL FRUTO

TOMATEEN, PIPERREN ETA TAJETEEN HAZIAK DITUGU

TENEMOS LAS SEMILLAS DE LOS TOMATES, PIMIENTOS Y TAJETES

ONDOREN, HAZIETATIK ATERATAKO LANDAREAK

DESPUÉS, LAS PLANTAS SALIDAS DE LAS SEMILLAS

ETA AZKENIK LANDAREETATIK ATERATZEN DIREN FRUITUAK

Y POR ÚLTIMO, LOS FRUTOS Y FLORES QUE SALEN DE LAS PLANTAS.

PROZESU GUZTIA IKUSI AHAL IZAN DUGU. BAINA ORAIN ZER?

HEMOS PODIDO VER TODO EL PROCESO, ¿PERO, AHORA QUÉ?

KORRIKA TXIKIA IRITSI DA GASTEIZERA

2022-04-07

ADAM ETA IMANEK LEKUKOA ERAMAN ZUTEN

IMANE Y ADAM LLEVARON EL TESTIGO

NASSER ETA FIRDAOUS-EK MEZUA IRAKURRI ZUTEN

NASSER Y FIRDAOUS LEYERON EL MENSAJE

NASSER ETA FIRDAOUS-EK MEZUA IRAKURRI ZUTEN

NASSER Y FIRDAOUS LEYERON EL MENSAJE

FLORIDA PARKEAN

PLAZA BERRIRA SARTZEN

AURKEZPENA IKUSTEN

EGUN HAIN BEREZI HAU EZ AHAZTEKO, BERTAN ATXIKITA DITUZUE ARGAZKI EDER BATZUK.

PARA NO OLVIDAR ESTE DÍA, AQUÍ OS ADJUNTAMOS UNAS FOTOS PRECIOSAS. 


KORRIKA TXIKIA PRENTSAURREKOA

2022-03-29

KORRIKA TXIKIA BADATOR ETA PRENTSAURREKOA EGIN GENUEN ESKOLATIK

LLEGA LA KORRIKA TXIKIA E HICIMOS LA RUEDA DE PRENSA DESDE LA ESCUELA

Prentsa-oharra / Nota de prensa

KORRIKA TXIKIA haurrek egiten dugun euskararen aldeko lasterketa da. Lasterketan lekukoa eramango dugu, eskuz esku eta ikastetxez ikastetxe euskararen aldeko mezua zabalduz.  


KORRIKA TXIKIAK hainbat helburu ditu, euskarari indarra ematea, jendea kontzientziatzea, Gasteizko haurrak euskararen alde gaudela adieraztea eta 22.KORRIKAri gure atxikimendua ematea.


Aurten apirilaren 7an, ostegunean, ospatuko dugu gure jai handia!


Aurten mezuaren irakurlea Miguel de Cervantes ikastetxea izango da, hainbat arrazoirengatik: eskolaren 50. urteurrena izango da, eta gainera aurten ezarri dute D eredua osorik ikastetxean.


Gure eskola aldaketa prozesu sakon batean murgilduta dago, aldaketa horiek eskolako alderdi guztietan ematen ari dira. Amaiak aipatu duen bezala, aurten, lehenbiziko ikasturtez D ereduko eskola gara maila guztietan, Euskaran eta euskalduntze prozesuan jartzen ditugu gure indarrak eta hori da eskolako identitate eta helburu garrantzitsuenetariko bat. Honez gain, metodologia eta barne antolakuntzan berrikuntza-prozesuan dihardugu. Barne aldaketak auzora eta hirira zabaldu nahi ditugu, gu egiten ari garen lana erakusteko asmoz. Aldaketa estetikoa dirudien arren, eskolaren izen-aldaketa prozesuaren parte garrantzitsua zen, baina, prozesu parte hartzaile eta ireki honek filtro guztiak pasa zituen arren, Vitoria-Gasteizko Udalak ez du bere oniritzia eman. Momentu hau aprobetxatu nahiko genuke gure desadostasuna adierazteko eta erabakia salatzeko. Dena dela, guk jarraituko dugu, orain arte izan garen bezala, Ariznabarrako auzo eskola izaten; euskalduna, inklusiboa, parte-hartzailea eta irekia. Aniztasunari beldur ez dion eskola: guztiona.


KORRIKA TXIKIA Zabalgana hiribidean hasiko da arratsaldeko hiruretan. Zabalgana, Ariznabarra, San Martin, Txagorritxu, eta Lakua auzoak zeharkatu ondoren, El Pilar eta Zaramaga auzoetan sartuko da.  Ondoren Aranbizkarran zehar jarraituko du, Santa Luzia auzoa zeharkatu, eta zentrora abiatuko gara, Plaza Berrian bukatuta.  


KORRIKA TXIKIA urteekin Txikien Korrika handia bihurtu da. Urtetik urtera metroak gehitu behar izan dizkiote AEKko lagunek ikastetxe guztiek parte hartzeko aukera izan dezagun. Aurten 33 ikastetxe izango gara eta 12 kilometro inguru egingo ditugu Gasteizen zehar.

Arratsaldeko 16:30ean, lasterketa bukatutakoan, jaialdia izango dugu Plaza Berrian.  Bertan KORRIKA TXIKIAren mezua irakurriko dute Miguel de Cervantes eskolako ikasleek. Ikastolako gazteek Gasteiz osora zabalduko dute beraien indarra eta euskaraz hitzekiteko deia.

Gainera, aurtengo edizioan bi aurkezle berezi izango ditugu: Ane Gebarak eta Aitor Vinagretek ezin hobeto gidatuko dute arratsaldeko saioa.

Azkenik, primeran pasako dugu Sumendiko Zunba Herrikoiaren kideen eskutik, euskal abestiak guztiok batera dantzatzen. Musika eta giro aparta Gasteizko txikien egun handi honi bukaera emateko eta Donostian amaituko den igandeko Korrika nagusirako beroketa egiteko. Izan ere, apirilaren 10ean gozatu ahalko dugu KORRIKA amaierako jaialdia.


Aurten ere KORRIKAko unitate didaktikoa prestatu da, dagoeneko ikastetxe eta eskoletan daukaguna. Unitateari esker KORRIKA kanta ezagutu dugu, eta lasterketarako petoa egingo dugu, besteak beste.  


Gasteizko haurrok ere gure ekarpena egin diogu Korrikari. Marrazki pila bat egin genituen eta gizarte etxeetan egon ziren erakusketetan ikusi ahal izan zenituzten. Ibaiondoko Noaren marrazkia izan da irabazlea marrazki-lehiaketan eta irudi hori izan da aurtengo kartela egiteko erabili dena. 


Gasteizko gaztetxo guztiak gonbidatuta zaudete apirilaren 7ko KORRIKA TXIKIAN  gurekin murgiltzera, euskaraz hitzekitera, pausoz pauso euskararen aldeko hautua egitera.


GORA KORRIKA TXIKIA!


GORA GASTEIZ EUSKALDUNA!

5.MAILA A TALDEKOAK BILBON EGON ZIREN PASA DEN OSTIRALEAN, GUGGENHEIM MUSEOA BISITATZEN

EL GRUPO 5A ESTUVO EN BILBAO EL PASADO VIERNES VISITANDO EN MUSEO GUGGENHEIM

GUGGENHEIM

BISITA EDERRA EDUKI GENUEN MUSEOAN

TUVIMOS UNA MARVILLOSA VISITA AL MUSEO

MARTXOAK 8

8 DE MARZO

MIGUEL DE CERVANTES ESKOLAKO EMAKUMEEN* LEHEN TOPAKETAK: TE TERTULIAK (MARTXOAK 7)

PRIMER ENCUENTRO DE MUJERES* DE MIGUEL DE CERVANTES: TÉ TERTULIAS (7 DE MARZO)

AMA UGARI BILDU ZIREN ETA BEREN BIZIPENAK ELKARBANATU ZITUZTEN

SE JUNTARON MUCHAS MADRES Y COMPARTIERON SUS VIVENCIAS

GIRO LASAIA, EROSOA ETA ALAIA IZAN ZUTEN

ESTUVIERON EN UN AMBIENTE DISTENDIDO, CÓMODO Y ALEGRE

FAMILIAK EGINDAKO PASTAZ ETA TEAZ DISFRUTATU AHAL IZAN ZUTEN

DISFRUTARON DE LAS PASTAS Y EL TÉ HECHO POR LAS FAMILIAS

MARTXOAK 8KO ELKARTARATZEA

CONCENTRACIÓN POR EL 8 DE MARZO

ESKOLAKO INAUTERIETAKO KARTEL IRABAZLEAK AURKEZTEN DIZKIZUEGU, EGUNA GIROTZEKO ASMOAREKIN SORTUAK

OS PRESENTAMOS LOS CARTELES GANADORES DEL CONCURSO DE CARNAVALES, LOS HEMOS APROVECHADO PARA ANIMAR LA FIESTA